Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia
Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (2003) |
Argitaratze-data | 2003ko maiatza |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Curious Incident of the Dog in the Night-Time |
Argitaletxea | Jonathan Cape (en) , Doubleday (mul) eta Salamandra (en) |
Herrialdea | Ingalaterra |
Orrialdeak | 226 |
ISBN | 0-09-945025-9 |
OCLC | 59267481 |
Sariak | 2003 Whitbread Book of the Year 2003 eta Commonwealth Writers' Prize for Best First Book 2004. |
Euskaraz | |
Izenburua | Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia |
Itzultzailea | Xabier Olarra |
Argitaletxea | Igela |
Bilduma | Mintaka |
Orrialdeak | 315 |
ISBN | 84-87484-68-9 |
Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia Mark Haddonek 2003an idatzitako eleberria da. Urteko libururik onenaren Withbread saria lortu zuen, bai eta lehenengo liburu onenaren Commonwealth saria ere.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuko gertakizunak, Swindomen, Ingalaterrako herri batean gertatuko dira.
Christopher John Francis Boone, hamabost urteko gazte bat da. Christopherrek Asperger sindromea du. Aldi berean, matematiketarako dituen dohainak savant bat dela pentsatzeko zantzuak ematen ditu.
Gau batean, alboko etxeko txakurraren gorpua aurkituko du eta honen hiltzailea bilatzen hasiko da. Christopher, txakurraren hiltzailea bilatzerakoan biziko dituen abenturak kontatuko ditu lehen pertsonan.
Christopherren aitak, bere semeak txakurraren hiltzaileari buruz idatzitakoa irakurri eta gero, apunteak konfiskatu dizkio arazoetan sar ez dadin.
Aitak kontatu zion Christopherri bere ama bihotzeko batek jota hil zela, baina Christopherrek ez zekiena, bere amak, alboko bizilagunarekin ihes egin zuela da.
Konfiskatutako idatzien bila zegoenean, bere amaren karta pilo bat aurkituko ditu Christopherrek eta bere amari buruzko gauza berri batzuk jakingo ditu. Aita, semeak eskutitzak irakurri dituela konturatuko da.
Protagonista nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christopher Boone 15 urteko mutil bat da. Swindonen bizi da bere aitarekin. Eskola berezi batera doa Asperger sindromea dela eta, baina Chirstopherrek, bere eskola gorroto du.
Eskolan gehien gustatzen zaion irakasgaia matematika da. Christopherrek gaitasun berezia du matematikarekin, baina ez da batere trebea beste irakasgaietan. Oso traketsa da beste pertsonekin harremanetan aritzeko. Interes handiagoa du detektibe-eleberrietan, zientzian eta matematikan beste pertsonetan baino. Horren ondorioz, bere lagun onenak animaliak dira eta gehien hitz egiten duen izakiarekin bere saguarekin da, Toby izenekoa.
Christopher oso mutil berezia da eta esaterako, kolore marroia eta horia gorroto ditu baina gorria berriz asko gustatzen zaio. Ohitura arraro batzuk ere baditu, esate baterako, elkarrekin dauden auto gorriak ikusten baditu egun ona izango duela uste du. Aldiz elkarrekin dauden auto horiak ikusten baditu egun tristea eta beltza izango duela uste du.
Bigarren mailako pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marty: Cristopheren aita da. Aitak 46 urte ditu eta betidanik maite izan du Christopher, hau asperger izanda ere.
Helen: Christopheren ama da, 44 urte ditu eta Christopher eta bere aita abandonatu zituen Christopher oraindik oso txikia zenean. Amak ezin zuen jasan bere semearen sindromea.
Hector eta Francine: Pertsonaia nagusien bizilagunak ziren. Ez zuten semerik eta Christoferren gurasoen adin bera zuten. Gure protagonista oso gaztea zenean, Helen eta eta Hector, Swindometik ihes egin zuten, zeren eta Hectorrek ez zuen Francine maite eta Helenek ezin zuen bere semearen sindromea gehiago jasan.
Stacye andereñoa: Christopheren andereño, maistra zen. Christoferrek asko maite zuen bere irakasle hau, hoberen ezagutzen zuen pertsona zelako esaten zuen. Liburuaren amaieran, Stacey andereñoak, Christopher adoptatuko du.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Christopher, hamabost urteko mutiko bat da, Asperger sindromea duena. Txikitatik, matematiken, zientzien eta detektibe-eleberrien zale amorratua izan da. Gau batean, Christopherrek, bere auzoaren etxe batean, Francine andrearen txakurraren gorpua aurkituko du eta hiltzailearen bila hasiko da. Hiltzailea aurkitzeaz gain, detektibe- eleberri propio bat idatziko du esperientzia honetan oinarrituta. Bere sindromearen erruz, Christopherrek, ezin ditu metaforak, ironia eta umorea ulertu, eta hori problema bat izango da txakurraren hiltzailea eta bere ama aurkitzeko egiten duen bidaian.
Lau egun zeramatzanean bere inbestigazioarekin, bere aitak, semeak idatzitakoa aurkituko du eta konfiskatuko dio arazoetan sar ez dadin. Christopherrek oso triste egon zen egun batzuetan. Hain txarto zegoen Christopher bere aitak eginikoaren ondoren, zeren eta bere eskolako andereñoak, berarengatik izugarri kezkatzen hasi zen. Oso erraza zen ikustea Stacey andereñoa asko maite zuela Christopher, eta hori izan zen andereñoaren kezka handiaren arrazoia. Asko galdetu eta gero, gure protagonistak gertatzen zitzaiona kontatzen amaitu zuen. Andereñoari, eleberriarena, oso ondo iruditu zitzaion. Azkenean, Christopherrek hau entzutean, eleberriarekin berriro hastea erabaki zuen, baina oraingoan, bere aitak jakin barik. Stacey andereñoaren eta beraren arteko sekretua izango zen. Zoritxarrez, gau batean, gure protagonistak, bere eleberria idazten zuen bitartean, lo geratu zen, eta bere aitak etxera ailegatzean, ikusi eta berriro konfiskatu zitzaion arazoetan sar ez zedila.
Christopherrek ez zuen etsiko, eta bere aitak konfiskaturiko eleberria aurkitzea proposatu zuen bere buruari. Bere aitak lanera joan zenean, Christopherrek aprobetxatu eta eleberriaren bilatzen hasi zen. Azkenean gauza txarrenetarikoak aurkitu zituen; bere amak idatzitako gutunak. Christopherrek ezin zuen sinetsi zeren bere aitak, hil egin zela esan zion protagonista txikia zenean. Aitak etxera bueltatu zenean, bere semak, “hildako” amari buruz galdetzen hasi zuen. Azkenean bere aitak, bere amak, Francinen senarrarekin ihes egin zutela esan zion. Une hartan Christopherrek bere amaren bila joatea erabaki zuen. Esfortzu handiz, Christoferrek bere ama aurkitu zuen. Ama, bere semea ikustean, barkamena eskatu zuen eta asko sentitzen zuela esan zion, baina ezin zela etxera bueltatu azaldu zion. Drama honen ostean, Christopherrek bere gurasoengadik banatzea erabaki zuen. Bere gurasoek berarentzat onena nahi zutenez, ados geratu ziren. Azkenean, Stacey andereñoak adoptatu eta pozik bizi izan zen.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabier Olarrak itzulia eta Igelak argitaratua.